XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
HERRI BATEN ARIMAAndalusiatik pasatu diren zibilizazio desberdinek urrats sakonak utzi dituzte herri honetan.
Eguzkia, loreak, koloreak, argitasuna, erritmua, zenbait elementu fisiko, hainbat zibilizazioren ondorentasuna, hauek guztiok osatzen dute herri honen izaera.
Sasijakintsuek mesprezatuarren, ezin dugu ahaztu geure
Jende irudikor, sortzaile eta adierazkorra da, kolore eta erritmu zalea.
Beraien etxe, patio eta kaleen hornidura, jai, erromeria eta ikuskari, erlijiotasun eta prozesio, hauek guztiok herri honen sentimendua adierazten digute.
Oraindik ikus ditzakegu artisautza lan trebe eta distiragarriak, farfailak, saskiak, burdin landuak eta keramika; Granadan dagoen eskolaren lanak ikusgarriak dira.
Lehen gremio artisauak izan ziren, beren kale bereziekin.
Kale hestuak, eguzkiaren babespe, etxe barruko patio eta patin zoragarriak, dantza eta janzkera deigarriak, janari bereziak, hauk ere dira herri baten adierazpen eta arima.
Haien mintzaerak desberdintasun batzu ditu gaztelaniaz: hizki batzuren ebakieran, hitz batzuren zentzu edo esanahian eta dituen hitz berezietan (arabiar edo hitz zaharrak).
Oso ezaguna da Andalusiako alde bateko S-Z aldaketa (zizipaza) eta beste aldekoa, aurkakoa, (sisipasa = Z-S aldaketa).